Tag: Pedro Mari Goikoetxea

0

Aurreko baten iragarri genduan moduan, Itsasmendi txakolin-dastaketa egin genduan martiaren 22an, txakolingintzaren ganeko jakingarriak esateaz ganera. Pedro Mari Goikoetxea izan genduan anfitrioi, eta bere bitartez euki genduan gure artean Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria be. Haren bertsoakaz asko gozau genduan ekitaldian bertan. Orain, Anjel Mariren bertsoak ekarri deuskuz Pedro Marik Labayrun gordetako, ekitaldi haren oroigarritzat. Eskerrik asko, benetan!

0

Labayruko estanean liburuak sinatzen egon da Pedro Mari Goikoetxea. Berak egindakoa da gure nobedadeetariko bat, Oscar Elgezabal, bizipenak eta pasadizuak, eta erostera hurreratu diranei liburua sinatzeko prest agertu da.

Liburuak Oscar Elgezabalen biografia kontatzen dau, bai txirrindulari moduan kirolean egindakoak, bai bizitzan zehar beste hainbat arlotan egindakoak.

Liburu ederra da, argazkiz ondo hornidua, edozeinek leiduteko atsegina. Eta Durangoko Azokara hilaren 7an joan diranak, egileak sinatuta eroateko aukerea euki dabe.