Labayru Fundazioa, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz sortu zan.
Labayru Fundazioa, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz sortu zan.

Zerbitzuak

Itzulpenak

Itzulpen zerbitzu kalidadekoa eta eraginkorra. gehiago

Normalizazio planak

Enpresetan eta administrazinoan euskera erabilteko planak. gehiago

Irakaskuntza

Euskera eta euskal kulturako ikastaroak. Euskera teknikari eta Itzultzaile izateko ikastaroak. gehiago

Ondarea gizarteratzea

Bizimoduari lotutako ondarea batu, aztertu, landu eta barriro gizarteratu. gehiago

Egitasmoak

Atlas etnografikoa Euskal Herriko etnografia bildumarik osoena.
Euskal Biblioteka Liburu, aldizkari, liburuxka, audio, bideo, kartel, argazki, grabatu, mapa bilduma.
Literatura Idazle klasikoen idazlanak, sorkuntza barria, herri literatura.
Hiztegia Hiztegi elebiduna, hiztegi fraseologikoa.
Urte sasoiak Urte sasoiei lotutako ospakizunak eta ohiturak batzen dituen egitasmoa da.
Herri ondarea Herri-jakituria batu, landu eta belaunaldi barriei transmitidu.
Etnotoponimia Leku-izenak informazino-iturri ikaragarriak dira: geografia, historia, bizimodua…
Bizkaiera idatzirako jarraibideak Mendebaldeko bizkai euskeraren ezaugarriak eta idazteko jarraibideak.

Izan Labayru!

Labayruk sorreratik Laguntzaile sare baten dauka oinarria, laguntzaile horreek osotzen dabe Batzarra eta hortik ateraten dira Artezkaritzarako kideak. Laguntzaileek urteko batzar nagusian, diru-kontuak eta Zuzendaritzak proposatutako egitasmoak onartzen ditue. Parte hartze zuzena eta aktiboa daukie erakundeak eratzen dituan ekitaldi eta saioetan eta bertako zerbitzu eta argitalpenen barri izaten dabe.

Labayru Fundazioa

Labayru Fundazioa 1977an sortu zan, euskal kultura ondarea ikertu, bultzatu eta gizarteratzeko asmoaz. Helburu zabal horri erantzun guran, hainbat arlo lantzen ditu, ikerketa edo zabalkunde mailan: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizazino planak, etnografia, lexikografia…

Kulturgintza guzti horren osogarri garrantzitsua da Euskal Biblioteka, Euskal Herriari eta hizkuntzari jagokezan gaien ondare aberatsa gordeten dauena: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).

Barriak

Labayru Fundazioak Bide barriak egitasmoaren aurkezpena egin dau

0

Labayru Fundazioak Bide barriak ekitaldian etorkizunerako erronkak aurkeztu zituen Bilbon, BBK Salan, apirilaren 16an. Euskarak gaur egun dituen premiei erantzuteko martxan jarri da erakundea. Ekitaldian herri-agintariek, erakundearen laguntzaileek eta gizarteko eta euskal kulturako eragile askok parte hartu zuten.

 gehiago

Bide barriak ekitaldia BBK Gelan

0

Gaur Bide barriak ekitaldia egingo dogu BBK Gelan, Bilbon. Dana pres dago honezkero, baita lekua bera be.

Deian gure presidentearen artikulua atera dabe, gaurko ekitaldiaz

0

Gaur Bide barriak ekitaldian Labayru Fundazioak aurrerantzerako hartu dituan lan-arloak aurkeztuko ditu. Horren aurrerapen moduan, Jokin Gorozika Artezkaritzako presidentearen artikulua argitaratu da gaur Deia egunkarian.

 gehiago