apirila 2020

0

Herriondarea.eus webgunea elikatzen jarraitzen dogu. Azken egunetan beste 165 bideo-txatal argitaratu doguz, lehendik dagozanen ganean corpus ederra osotzen dabela. Aspaldi honetan, Pedro Mari Goikoetxea kazetaria lagun dogula, gure inguruko kirolari handiak izandakoei grabazinoak egin deutseguz. Horreetatik hainbat txatal egin eta argitaratu ditugu. Hona:

 (gehiago…)

0

Aurreko 50 urteetan bezala, aurten be, Labayru Fundazioak bere udako euskal ikastaroa antolatuko dau. Egoerearen ondorioz, hondino ezin dogu jakin eskolak aurrez aurre edo linean eskainiko ditugun, baina ikastaroa, edozein kasutan, emon egingo da.

Noiz:

  • bagilaren 15etik 27ra
  • bagilaren 29tik garagarrilaren 11ra

*datak apur bat aldatu leitekez

Ikastaroak:

  • Bizkaierazko alfabetatze-eskolak
  • Itzulpen-ikastaroak,
  • Titulu ofizialak (batuaz zein bizkaieraz) ateratekoak,
  • Euskerea hobetzekoak

 (gehiago…)

0

Hil honen amaieran, apirilaren 27an, itzulpengintza ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”.

Ikastaro honetan, gaztelaniatik euskarara itzultzeko oinarri batzuk eskainiko ditugu; horretarako, idazketa zuzentasuna landuko dogu batez be, horixe dalako itzulpengintzaren oinarria. Gaztelaniazko testua xede hizkuntzan zuzen eta egoki idazten jakitea da helburua, bigarren hizkuntza horretan berezko testuak sortzea. (gehiago…)