Labayru Gaur

0

Alkarren barri Bizkaiko Eleizbarrutiak ateraten dauen aldizkaria da. Hilero ateraten da, lehenago paperean eta orain euskarri digitalean. Aurten, hilero artikulu bat argitaratuko da bertan, hile horretako jai, ohitura edo gertakari kulturalen baten ganean.

Urtarrileko alean, honezkero, San Antonen inguruko ospakizunen barri emoten dauen artikulua argitaratu da. Hurrengoetan hile horregaz zerikusia daukien jakingarriak emongo dira: otsailean Kandelario, martian kukua, apirilean artoak ereitea eta abar.

San Anton animalien babeslea da baserritarrentzat, eta ospakizunen artean gandu-feriak (Urkiola, Mungia…), bedeinkazinoak (Urkiola, Garai…), enkantea (Garai) jaso ditugu.

Kolaborazino hau ez da barria, izan be, iaz Labayruk eta Etniker taldeek egindako Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren liburukien barri zabaldu zan aldizkari berean.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.