Labayru Gaur

0

Gure herrietako ondarea ezagutzera emoteko hainbat behar mota egiten ditugu. Herrietan ibilteko dagozan bideak aprobetxauta, hainbat jakingarri zabaldu ditugu Bizkaiko herrietan bideo bidez edo argitalpen idatzien bidez.

Holako bat atera barri dogu Bedian. Lehenago Jauregi-Ibarra-Barroeta auzoetatik doan ibilbidea bideoan erakutsi genduan, auzootako hainbat barri emonaz, sarritan auzotarrek eurek kontauta. Oraingoan liburuxka bat argitaratu dogu bideoaren osagarri.

Liburuxka horretan auzootako kontuak, argazkiak eta bideorako sarbidea dagoz.

Lana udalaren enkarguz egin da, eta herriko etxe guztietara zabaldu dabe.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.