Labayru Gaur

0
Bideoko lekukoak eta erakundeetako arduradunak.

Joan dan urriaren 14an, Altamirako liburutegian, Busturian etxetik kanpo dokumentalaren aurkezpena egin genduan. Hainbat lagun batu ginan: egitasmoan parte hartu daben lekukoak; herritarrak; Udaleko arduradunak Aitor Aretxaga, alkatea, Idoia Etxebarria eta Naiara Ruiz, zinegotziak; eta Labayru Fundazioko ordezkariak Adolfo Arejita, zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga, egitasmoaren arduraduna eta egilea.

Sakatu hemen ikusteko.

Aurten Europako Ondare Jardunaldiek proposatu daben gaiagaz bat eginda, Busturian errazoi desbardinengaitik, bizimodua etxetik kanpo egin dabenen testigantzetan oinarritzen da lan hau. Arlo ugari landu dira. Batetik Busturitik kanpora urten ebenak: batzuk gerraostean, hemengo egoera latzari iheska; beste batzuk, osteko hamarkadetan bizimodua ateratzeko Ameriketara zein Australiara joan ziranak. Batzuen bidaia joan-etorrikoa izan zan, beste batzuk ostera joanekoa baino ez eben egin. Horrez ganera euren bizimodua itsaso zabaletan marino moduan egin dabenak be hartu dira kontuan.

Baina Busturia abiaburua izateaz ganera, harrera-lekua be izan da. Horregaitik XX. mendearen erdialdean hemengo ekonomiaren goraldiak erakarrita etorri ziranen lekukotasunak be landu dira.

Bideoak 40 minutuko iraupena dauka.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *