Kategoria: Hizkuntza

0

Euskaltzaindiak 2021eko azaroaren 26ko batzarrean erabagi eban hainbat lagun Euskaltzain Urgazle izendatzea, euren ibilbidean zetan edo hatan euskerearen alde egindako lana aitortzeko. Apirileko 29ko Osoko Bilkuran agiriak banatu eutsiezan aitortza hori hartutako guztiei.

 (gehiago…)
0

Labayru Fundazioko euskerako irakasleen artean didaktika eta metodologia lantzeko prozesuan murgilduta gagoz. Helburua da metodologia horretan danok bateratsu jokatzea eta aurrera egitea, bai bitartekoetan bai helburuetan.

 (gehiago…)
0

Eleketan umeei euskal kultura modu ludikoan transmititzeko tailerrak dira, kulturako gaien bitartez gure hizkuntzaren eta bizimoduaren barri hartu daien. Euskerea ikasgaia baino gehiago da, horregaitik enpatia sortu nahi da euskereagaz lotutako gaiakaz, zama barik gozatzekoa izan daiten.

 (gehiago…)
0

Laster sartuko gara ikasturtearen azken txanpan, baina ikasteko gogoa hondino be biztuta eukiko dozuelakoan, albiste on bategaz gatoz; izan be, maiatz hasieran, itzulpengintzari buruzko ikastaro bat jarriko dogu martxan, online: “Itzulpengintza ikastaroa (1. maila)”. Apirilaren 20tik 29ra bitartean emon ahal izango da izena.

 (gehiago…)