Labayru Gaur

0

Euskera dantzan ipini dogu urriaren 22an, BBK Gelan egin dogun ekitaldian. Udako Ikastaroen urteurrena izan da horretarako atxakia.

Ekitaldian gure ikasle-irakasleek ezeze, hainbat lagunek parte hartu dabe: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK Fundazioaren ordezkariek, Euskaltzaindia, Sabino Arana Fundazioa, BAMeko zuzendaria, Bizkaia Irratikoa eta euskalgintzako hainbat lagunek.

Ekitaldia Xabier Payak aurkeztu dau eta Amilotx dantza-taldeak egin dau dantza-erakustaldia. Bitartean, oroimen bideoa eta zorion-agurren bideoa ikusi ditugu.

Hitzaldiak Adolfo Arejita, Labayru Fundazioko zuzendariak, Joseba Segura gotzain laguntzaileak egin dabez, etorkizunari begiratuz.

Horrez ganera, oroigarri bat emon jake erakunde babesleen ordezkariei, euren ekarpena eta urteotako laguntasuna eskertzeko.

Amaitzeko, argitalpen bat aurkeztu da, Ikastaroetan ibilitako hainbat lagunek parte hartuta egindakoa, argazki eta artikuluen bitartez.

DUEI 50 urte - Ospakizun-gala

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.