Tag: euskera

0

Munduenea munduko ipuinak batzen dituan bildumea da. Munduko hogei herrialdetako ipuinak dira, euskeraz eta jatorriko hizkuntzan, gure artean bizi diran herritarrei jasotakoak. Labayruk argitaratu izan ditu eta, bai papelean bai digitalean, eskuragarri dagoz.

Orain saltoa egin dogu eta EITBko plataformetan be eskuragarri dagoz. Makusi umeei zuzendutako materialen plataforma da, eta hor dagoz ipuinen bideopodcastak. Eta Guau deritxonean audiopodcast modura dagoz entzungai. (gehiago…)

0

Gaur, urriak 17, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak zabaldu dau “Bilbo euskararen hiriburua 1876-2024” izenburuagaz sortu dogun erakusketa.

Erakusketa honen bitartez euskereak Bilbon izan dauen lekua eta garrantzia jaso gura izan da. XIX. mendearen amaieratik hona euskereak urian egindako ibilbidea erakusten da, euskereari ekarpena egin deutsien personak eta erakundeak ardatz hartuta. (gehiago…)

0

Euskera dantzan ipini dogu urriaren 22an, BBK Gelan egin dogun ekitaldian. Udako Ikastaroen urteurrena izan da horretarako atxakia.

Ekitaldian gure ikasle-irakasleek ezeze, hainbat lagunek parte hartu dabe: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK Fundazioaren ordezkariek, Euskaltzaindia, Sabino Arana Fundazioa, BAMeko zuzendaria, Bizkaia Irratikoa eta euskalgintzako hainbat lagunek.

Ekitaldia Xabier Payak aurkeztu dau eta Amilotx dantza-taldeak egin dau dantza-erakustaldia. Bitartean, oroimen bideoa eta zorion-agurren bideoa ikusi ditugu. (gehiago…)

0

Derioko Udako Euskal Ikastaroaren 50. urteurrenaren harira, world cafearen dinamikagaz, euskerearen etorkizunerako erronken gaineko gogoeta egin dogu gaur, urriak 22, Bilboko BBK Gelan. 60 bat lagun batu gara, 20 eta 75 urte bitartekoak, lanbide ezbardinetakoak (administrazinoa, irakasleak, unibersidadeko irakasleak, hedabideetakoak eta bestelako lanbideetakoak). (gehiago…)