Tag: nobela

0

Urtarrilaren 24an Bilbon, Ondori Botxo kafe-jatetxean, egin zan literatur-saioa, Laura Urubururen nobela barriaz. Katigatu ninduzun librea nintzena liburuko testu hautu batzuk irakurri ebezan Jesus Eguzkiza Eguzkik eta Dorleta Alberdik.

Hitzaldien tartean, Laura Mintegi idazle eta irakasleak, liburuko hainbat arlo aitatu ebazan, literaturaren ikuspegitik gehien baten: denporaren tratamentua, aldi ezbardinak; pertsonaien garapena; pertsonaia-bikoteen arteko hartu-emon motak, agirikoak batzuk baina ez hainbeste beste batzuk; emakumetasuna nobelan zehar; idazteko denporea eta irakurteko denporea; hizkuntza aldetik egindako ahalegina eta ekarpena. (gehiago…)

0

Laura Urubururen Katigatu ninduzun librea nintzena nobelea gaitzat hartuta, literatur saioa egingo da urtarrilaren 24an, arrastiko 6:30ean, Ondori Botxo kafe-jatetxean, Bilbon.

Egileagaz batera hizlari jardungo dabe Laura Mintegi irakasle eta idazleak eta Jabier Kalzakorta irakasle-ikertzaile eta euskaltzainak. Liburuko pasarteen irakurraldia be egingo da tarteka.

Nobelan, umetxu baten heriotzak amari bizitzan zehar eragiten deutsazan sentimentu-emozinoek eroango dabe irakurlea atzera eta aurrera liburuan zehar.

Markel Urrutiak azalean margoztutako olatuen gorabeherak ondo adierazten dau protagonistaren bizi-ames olatuen joan-etorria.

Katigatu ninduzun librea nintzena liburu indartsua da, irakurlea harrapatzekoa. Idazleagaz bat egin gura izan ezkero, parte hartu ekitaldian.