uztaila 2016

0

Aurten be Simon Bolivar Museoan haren jaioteguna gogoratu dabe uztailaren 22an. Ospakizunean “Bolibar maitea” erakusketa inaugurau dabe, Jon Bilbaoren fondoetako argazki eta testu argitaratu bakoakaz.
Horren harira, Jabier Kalzakortak “Jon Bilbao 1935eko uztailean Bolibarren euskara ikasten” izeneko hitzaldia egin dau.

 (gehiago…)

0

Irontec enpresak garatu dau Labayru Hiztegia sarean jartzeko lana, eta baita be mugikorretarako aplikazinoa. Hori dala-ta, alkarrizketa egin deutsie Onda Vasca irratian.

Alkarrizketa entzuteko sakatu hemen.

0

Idatz & Mintz – Literatur Atalen Sorta izeneko aldizkariaren 60. zenbakia argitaratu barri dogu. Udan eta neguan, urtean birritan kaleratzen da joan daneko urteotan, era guztietako literatur testuakaz osotuta. (gehiago…)

0

Uztailaren 8an amaitu da Udako bigarren Ikastaro trinkoa. Hamabost eguneko txanda bitan egin dira aurten be Udako Ikastaroak.

Ikasleak gehien baten gazteak dira, gero EGA azterketa egin gura dabenak. Aurten, ganera, iaz baino gehiago izan dira, %20 gehiago.

Orain ikasketei amaiera emoteko, 3. maila bete daben ikasleek EGA azterketa egin ahal izango dabe hil honen 12 eta 14an Labayrun bertan.