martxoa 2018

0

Eguenetik domekara, lau eguneko bidaia egin dau Azkoitiko The Kilkers taldeak. El Corte Inglés-en eskutik, lau egunez Budapest bisitetako erea euki dabe. Gainera, lehiaketaren lehenengo asteko saria be eurek irabazi eben, lau lagunentzako argazki kamara bana, bidaian zenbat-gura argazki aterateko. (gehiago…)

0

Euskal baladak: azterketa eta edizio kritikoa izenburuagaz argitaratu barri dau Labayru Fundazioak Jabier Kalzakortaren tesi-lana. Liburuki bi dira, 1.500 orri ia, 75 balada-gai bederatzi ataletan, 5.000 aldaeratik gora. Lan honek mugarria ezarriko dau ahozko literaturako corpusetan, aurretik Resurreción Mª Azkuek eta Antonio Zavalak egin eben moduan. (gehiago…)

0

Martiaren 22an Rekalde aretoan alkartu gara Txakolinak on egin! ekitaldian. Pedro Mari Goikoetxea aurkezle dala hasi da ekitaldia. Labayru Fundazioak ondarean egiten dauen lanaren barruan, aurten Agricultura en Vasconia liburua argitaratu barri da, Atlas Etnográfico de Vasconia egitasmoaren barruan. Beste alde batetik aurten Ondarearen Europako Urtea da, eta hori be ospatu gura izan dogu. Eta ondorioz, gure inguruko lagunak ekitaldi ludiko batera batzeko, txakolin-dastaketa egin dogu. (gehiago…)

0

Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance blog bat da, astean-astean etnografiako gai bat argitaratzen dauena. Harpidetu ezkero korreo bidez hartu daiteke post barria agertzen dan bakotxean. Gaztelaniaz eta ingelesez egiten da era guztietako gaiei buruz.

Urteko 52 asteetan beste horrenbeste gai argitaratu dira, eta horreetatik 12 aukeratu eta liburuan kaleratu barri doguz, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. 83 orriko lan dibulgatiboa da, baina atzean corpus handi bat dauka, Atlas Etnográfico de Vasconia osoa.