otsaila 2019

0

Lopategi bertsolariaren heriotzak gomuta asko ekarri ditu egunotan hedabideetara eta agirira orokorrean. Adolfo Arejitak idatzitako artikulua Deia egunkarian argitaratu zan otsailaren 9an. Interesgarria da Lopategiren ibilbidea eta ekarpenak ezagutzeko.

Irakurri artikulua.

0

Bizkaie aldizkari digitalean Laura Urubururi alkarrizketa egin deutso Dabi Piedra kazetariak, Katigatu ninduzun librea nintzena nobelaren ganean. Irakurri hemen.

0
Adolfo Arejita, Errupin Jauregi, Igone Etxebarria.

Galdakaoko Udalean prentsaren aurrean iragarri dogu hilaren 14an Galdakao industrializazinoaren ikusian dokumentalaren eta liburuxkaren aurkezpena egingo dala. Lana Udalaren enkarguz egin dogu, herriko jentearen lekukotasunakaz osotuta, eta aurkezpenean parte hartu dabe Errupin Jauregi Galdakaoko zinegotziak, Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak eta Igone Etxebarria lanaren egile legez.

Konbitea zabala da, 14an, arrastiko 6:30ean, Gandasegiko eskoletako aretoan.

Galdakaon XIX. mende amaieran hasi ziran beharren La Dinamita eta La Firestone. Bietan herriko eta inguruetako jente askok behar egin dau, eta herrian eragin itzela euki dabe. XX. mende erdirantza beste goraldi bat egon zan eta horrek be aldaketak ekarri zituan. Ibilbide horren haria azalduko da ordu erdiko bideoan, eta batera daukan liburuxkan. Bideoa euskeraz egin da, gaztelaniaz azpidatzita, eta liburuxka be euskeraz dago, laburpena daukala gaztelaniaz eta ingelesez.

Hemen aurrerapena.

0

Euskerea ikastea prozesu bat da eta bizitzako aldi bakotxak beharrizan batzuk dakarz. Labayru Fundazioak emoten dituan eskoletan era askotako ikasleak dagoz, bakotxaren helburuaren arabera.

Holako kasua da seme-alabak euskeraz ikastera bialtzen daben gurasoena. Umeei laguntzeko eta euren ikasketa-prozesua ondotik jarraitzeko premineak eraginda, berbaz ahozko komunikazinoa lantzeko ikastaroa jarri da martxan hemendik eta ikasturte amaierara Begoñazpi ikastolako gurasoen artean.

Talde bi eratu barri dira, eta baliteke gehiago sortzea esperientziaren arabera.

Dana dala, ekimen hau ez da barria gure artean, Iparragirre ikastolan aspalditik dagoz guraso-taldeentzako eskolak, euren beharretara egokituta.