apirila 2019

0
Bakioko Udalak, Aranzadi alkarteagaz batera, herriko memoria historikoa osotzeko liburua argitaratu dau: Bakio 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan. Egilea gure artean daukagun Zuriñe Goitia izan da, eta itzulpena be Labayruk egin dau.
Herriko hainbat laguni grabazinoak eginaz batu da informazinoa, herritarren bizipenen bitartez osotu da materiala.

 (gehiago…)

0

Euskera ikasteko eta trebatzeko online ikastaroaren bigarren edizinoa hasi barri da apirilaren 1ean. Ikastaro honen helburua itzulpen laburrak egiten ikastea eta zuzen idazten trebatzea da. Horretarako hainbat baliabide emoten dira: ortografia, hiztegiak, datu-baseak, gramatikako edukiak…

Ikasleak 40 ordu emon behar ditu, gitxi gorabehera, ikastaroa egiteko. Beti eukiko dau irkasleagaz hartu-emona eta haren feedbacka, ariketen zuzenketaren eta foroaren bitartez.

0

Joan dan martiaren 28an, Euskaltzaindiaren egoitzan, Liturgiako testuak euskeratzen ibilitako taldeari aitortza egin eutsien Eleizbarrutietako ordezkariek eta Euskaltzaindiak berak, azken honek erakundearen mendeurrenaren harira.

Hainbat herri-agintari bertaratu ziran: Mario Iceta Bilboko Gotzaina, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta HPSko sailburua, Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura diputadua, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Bilboko Udaleko ordezkariak, Eleizbarruti guztietakoak. Areto bete lagun batu ziran guztira, itzultzaileak eurak eta, hildakoen kasuan, senide eta ondorengoak. Eguzki-lore bana emon eutsien.

Bilboko Eleizbarrutiko kultur-jardueraren ganeko bideoa emon eben bertan, Bizkaian eleizea euskerearen alde izenburuagaz. (gehiago…)

0

Euskaltzaindiak Dialektologiari buruzko jardunaldiak egin ditu Bilboko Euskal Museoan martiaren 14 eta 15ean. Labayru Fundazioko kideek be parte hartu dabe ekitaldiotan.

Adolfo Arejita Labayruko zuzendaria, Euskaltzaindiko Hizkuntz Atlasa egitasmoaren zuzendaria da era berean, eta jardunaldiotako arduradun nagusietako bat. Izan be, bertan aurkeztu ebezan “Euskara ibiltaria” erakusketa eta Hizkuntz Atlasaren ale barria. Hona ekarri dogu Adolfo Arejitaren jarduna.

Beste alde batetik, lexikografiako lanen arduradun dogun Ziortza Egurenek, Labayru hiztegietara ahozko hizkeratik egindako ekarpenaren barri azaldu eban. Hona Ziortza Egurenen hitzaldia.

Eta horrez ganera, Josu Bijueskak eta Igone Etxebarriak mahai-inguru bana aurkeztu eta moderau eben.