Egilea: labayru

0

Zamudioko baserrien ganeko monografia aurkeztuko da urriaren 21ean, Zamudiotorren, 11:00etatik aurrera. Ekitaldi hori Ondarearen Europako Jardunaldien barruan sartzen da. Labayru Fundazioak Zamudioko baserrien ganeko ikerketa egin dau, artxiboetan informazinoa arakatuta, eta herritarrei galdetuta. Horren emaitza liburu bat da, herriko baserri bakotxaren ganeko informazino puntualagaz. Toponimiari, baserriaren izenari, asko erreparetan jako lan horretan, eta horrez ganera ezaugarri batzuk nahiz denporan zehar izandako erabilerak be jasoten dira. (gehiago…)

0

Busturian, umeen jolasetan egindako bilakaera jaso dogu Ostu-ostuka eta txopinka ikusentzutekoan. Udalak eskatuta, Ondarearen Europako jardunaldietarako prestautako egitasmoa da. Urriaren 20an aurkeztuko da, Altamirako liburutegian, iluntzeko 7:00retan. Horrez ganera, 22an, domekan, eguerdiko 12:00etan, jolasok ikasteko tallerra egingo dabe. (gehiago…)

0

Akaitze Kamiruagak, Labayru Fundazioko zuzendariordeak eta Ondare Ataleko buruak, parte hartu dau urriaren 11n Ataungo Sara Etxean Aholku Batzordeak egin dauen batzarrean.

Batzordearen helburua da epe luzera Fundazioa bera indartzea. Horretarako, hainbat puntu euki dabez mahai ganean: Fundazioaren estrategia orokorrean epe luzeko ikuspegia lantzea, horretarako, helburuak finkatuz eta estrategiaren kontrastean eraginez.

0

Joan dan urriaren 11an, Zornotzako udaletxean, prentsaurrekoan aurkeztu genduan Bizkargiko Egunari buruzko dokumentala, Europako Ondarearen Jardunaldietan erakutsiko dana. Bertan parte hartu eben Ainhoa Salterain alkateak, Jon Artabe euskerako zinegotziak, eta Labayru Fundaziotik, Igone Etxebarria zuzendariak, eta Ziortza Artabe egitasmoa landu dauen teknikariak.

Hilaren 26an, iluntzeko 8retan, dokumentala ikusteko aukera egongo da Zornotza Aretoan, eta ostean, bertako lekuko batzuen parte hartzeagaz, eztabaida edo alkarrizketa egongo da. Joan gura dauenak libre dauka sarrerea, baina Aretoko webgunean hartu beharko dau konbitea. (gehiago…)