Labayru Gaur

0

Euskaltzaindiak mendeurrena ospatzeko egin dauen programaren barruan, irailaren 12 eta 13an Donostian ‘Ingurune digitala eta euskara’ izeneko jardunaldiak eratu ditu. Espainiako Hizkuntza Akademiakaz batera, Euskal Herriko hainbat eragilek parte hartu dabe, Tabakalerako ekitaldian.

Labayruren izenean, Igone Etxebarriak azaldu dau ingurune digitalean Labayruk orain arte zer egin dauen, lorpenak, eta baita be etorkizunerako ze erronka daukazan.

Euskera irakasteko ikastaroen 50. urteurrena ospatzen dabilela, bai irakaskuntzan bai alboko beste arlo askotan asko aurreratu da, maminean zein bitartekoetan. Labayru Hiztegia, Herri ondareko katalogoa, Fonoteka, Euskal Bibliotekako katalogoa… sarean dagoz, corpus aldetik metatutako ondarea da.

Baina zabalkunderako be ingurune digitala ezinbestekoa da gaur egun, komunikazino tresna moduan. Dala sare sozialetan, dala blog bidez, astean astean hainbat eduki zabaltzen ditugu; Botaba lehiaketa Instagram sarean egiten dogu…

Eta etorkizunera begira, adi egon beharko da ingurune digitalaren abiaduran atzean ez geratzeko.

Iruzkinak ( 0 )

    Iruzkin bat idatzi

    Your email address will not be published. Required fields are marked *

    This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.