Tag: herri ondarea

0

Zuztarretatik oinez ekimenaren barruan, Basauriko ondarea ezagutzeko bideo bi egin ditu Labayru Fundazioak. Eta aurten, material osagarri lez, 16 orrialdeko liburuxkea prestau dogu. Horren aurkezpena egin da, Basauriko Udalak maiatzaren 6an eta 7an euskal astearen barruan antolatutako ibilaldiak egiteaz batera. (gehiago…)

0

Joan dira urte batzuk Labayru Fundazioak Nerbioi-Ibaizabal Bailarako udal batzuekaz batera, Zuztarretatik ahora egitasmoa martxan ipini ebanetik. Ibilbide honetan hainbat lan argitaratu dira euskarri desbardinetan: unidade didaktikoak, kantuen bilduma, auzoetako ondare ibilbideen bideoak…
 (gehiago…)

0

Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance blogeko artikulu aukeratuakaz Gurean zer berri? Zaharrak berri izeneko lana argitaratu dogu. Bertan urtebetean agertu diren post guztien artean gai desbardinei buruzko 12 aukeratu dira.
 (gehiago…)

0
Akaitze Kamiruaga Markinan

Aratusteak joan dira, baina gaur egun Garizuma hasita gero be oihartzunak jarraitu egiten dau.

Barikuan, martiaren 10ean, Markinako Garaian alkarteak eratuta emon eban Akaitze Kamiruagak hitzaldia Bizkaiko aratusteei buruz Uhagon kulturunean.

Bizkaian hainbat herritan egiten dira Aratuste bereziak, tartean Markinan bertan. Herriko bereizgarriak Hartza, edo bertan esaten deutsien moduan ‘Otsoa’, eta eguneko zahagi-dantza dira. Baina guk geure-geuretzat ditugun ezaugarriok beste leku askotan be antzeko itxuran agertzen dira.

Hori dana aitatu dau Akaitzek hitzaldian eta bai gustura hartu be bertara hurreratu diranak.