Tag: herri ondarea

0

Joan dan abenduaren 28an, Areatzako Udaleko aretoan, herrian egin dan toponimia ikerketaren aurkezpena egin zan. Lan hori aurreko urtean hasi zan artxiboetako araketa bibliografikoa eginda. Aurten artxiboetatik lortutako toponimoen zerrendea herriko lekukoekin kontrastau da, ahozko grabazinoen bidez. Guztira hogeta hamar ordu batu dira, eta bederatzi lekukok hartu dabe parte. Toponimoen gainekoak ezeze, herriko ondareari buruzko informazino ugari eta aberatsa batu da. Besteak beste: artzain eta ikazginen bizimodua, baso-lanak, herriko bizimodua, balnearioa eta beraneanteak… (gehiago…)

0

Abenduaren 2an, Euskerearen Egunaren bezperan, Arratzun urtean zehar egindako beharra aurkeztu dogu. Aurten herriko bost barri-emoileri grabazinoak egin deutseguz herriko bizimoduari buruz. Hortik aukeratutako 50 bideo-txatal argitaratu dira herriondarea.eus webgunean, eta aldi berean, herrian aurkeztu da lan horren emaitza.

Bost persona horreek kontalari itzelak suertau jakuz, herriko eta euren bizitzako hainbat kontu bizi-bizi azaldu deuskuez, euskera ugari-aberatsa erabiliz. Emaitza zoragarria da, eta interesgarria guztiz atzetik datozan belaunaldientzat.

Ekitaldian bideo-txatalakaz egindako dokumentala erakutsi zan, eta Udalak barri-emoile guztiei oroigarria emon eutsien.

Udaleko Izaskun Urkiagagaz batera Labayruko ordezkariak egon ziran, Adolfo Arejita eta Igone Etxebarria.

Ikusi bideoa.

0

Derio: zoriaren habia bideoa egin dogu aurten, Udalaren aginduz, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eratzen dituan Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan Derion aurkeztu zan urriak 26an.

Aurten, jardunaldietako gaia Paisaia bizia: Bizkaiko paisaien eraikuntza izan da. Horregaitik bideo honetan herrian, paisaiaren aldetik eragin handiena izan daben guneak eta eraikuntzak aztertu dira: San Migel auzoa, Bilboko kanposantua, Ganbe inguruko Doneztebe ermitea, Errekaldeko mahastiak, Seminarioa eta Parke Teknologikoa besteak beste. (gehiago…)

0
Jasone Agirre, batzordeburua, Akaitze Kamiruaga eta Igone Etxebarria.

Urriaren 24an Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak agerraldia egin daebe Gasteizko Eusko Legebiltzarrean, Euskal Kultura Ondarearen Lege Proiektua dala-ta. Lege horrek, besteak beste, Labayru Fundazioko Etnografia Sailak ia berrogeta hamar urtean lantzen dabilen ondare immateriala kudeatuko dau. (gehiago…)