Tag: ikastaroa

0

Euskera dantzan ipini dogu urriaren 22an, BBK Gelan egin dogun ekitaldian. Udako Ikastaroen urteurrena izan da horretarako atxakia.

Ekitaldian gure ikasle-irakasleek ezeze, hainbat lagunek parte hartu dabe: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK Fundazioaren ordezkariek, Euskaltzaindia, Sabino Arana Fundazioa, BAMeko zuzendaria, Bizkaia Irratikoa eta euskalgintzako hainbat lagunek.

Ekitaldia Xabier Payak aurkeztu dau eta Amilotx dantza-taldeak egin dau dantza-erakustaldia. Bitartean, oroimen bideoa eta zorion-agurren bideoa ikusi ditugu. (gehiago…)

0

Derioko Udako Ikastaroak 50 urte bete dituela-ta, urte osoan ospakizunak egiten gabilz. Hurrengoa urriaren 22an izango da, ekitaldi bikotxa, biak Bilboko Gran Viako BBK Gelan.

Goizean, 10:30etik 13:30era, World cafean alkartuko gara, euskerearen egoera eta etorkizunaz gogoeta egiteko, Labayrurentzako erronkak be zehaztu guran.

Arrastian, 7:00retan, ekitaldi formala egingo dogu, agintariakaz, ikastarokideekaz, euskalgintzako lagunekaz, ospakizun giroan berrogeta hamar urteko aldiari hurrengo urteetarako jarraipena emoteko.

Batera zein bestera, interesa daukan guztia joan daiteke, baina izena emon behar da. Labayruren ibilbidean era batera edo bestera parte hartu daben guztiak ondo etorriak dira.

0

Irakaskuntzako eskaintzaren barruan, Labayruk ikastaro berezi bat egiten dau urtero irailean: euskara-teknikari izateko prestakuntza saioa.

Aurten be, irakasle adituek prestautako programa beteko da, halango zereginetarako interesa daukenek lanbide horretarako prestatzeko. Udaletan, enpresetan, trebatzaile edo teknikari jarduteko lanak bere baldintzak ditu: alderdi administratiboa, hizkuntzaren erabilera, euskara-planen indarraldia eta lan-ildoak… Era horretako gaiak landuko dira ikastaroan.

Horrezaz ganera, ikastaroa gainditzen dabenak lan-boltsan sartzen dira, eta lan-eskariren bat dagoanean ikasle horreek dira lehenengo hautagaiak.

Gogoratu matrikula orain egin behar dala, uztailaren amaierara bitartean, oporren aurretik, ikastaroa irailean egingo bada be.

Euskara-teknikari ikastaroko informazinoa

0

Uda hasieran, ikasturtea amaitu eta jarraian, euskera ikasteko eskaintza zabala dakar Labayru Fundazioak aurten be. Alde batetik, euskera ikasteko mailak, eta bestetik ikastaro bereziagoak: EGA, itzulpengintza, bizkaiera…

Hamabostaldi bitan egingo dira ikastaroak: ekainean 17tik 29ra bitartean, eta uztailean 1 eta 13 bitartean.

Matrikula egiteko epea zabalik dago. Argibideak hemen.