azaroa 2017

0

Azaroaren 10ean Jabier Kalzakortak saio bat egin eban Otxandioko liburutegian, bertako irakurketa taldeagaz. Talde horretan herriko irakurleak alkartzen dira eta hilean behin euren jardunerako liburu bat aukeratzen dabe.

Azarorako Otxandioko talde honek aukeratu eban obra Kalzakortak aspaldi itzulitako Pu Sonlingen ipuinak izan zan eta saioan, irakurleen usteak eta eretxiak entzunez, itzultzaileak lana zergatik moldatu eban azaldu eban. Horrezaz ganera, hainbat jakingarri erakutsi eban Txinako ipuin bilduma honen ganean zein aspaldion ahozko literaturaren lekukoak eguneratuz Auspoa bilduman egiten diharduan argitarapen lanaren ganean.

 

 

0

Labayruko eskolen eskaintzaren barruan, 2017-18 ikasturtean, Iparragirre ikastolan umeen gurasoentzako ikastaroak sortu dira. Ikastola honetan 2-5 urteko umeak dagoz, Haur Hezkuntzako ziklokoak. Bilbo erdian D ereduan irakasten dabe.

Aurten, gurasoen batzordeak bideratuta, 36 ikasle batu dira hiru taldetan batez be mintzamena, ahozko hizkuntza lantzeko. Azarotik ekainera bitartean, astean-astean eukiko dabez eskolak, euren premina eta mailara egokituta.

0

Azaroaren 9, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko Enara Artetxe, Jose Antonio Morlesín eta Javier Díezen bisitea izan genduan Labayru Fundazioaren Derioko egoitzan. Jon Elorriagak eta Igone Etxebarriak Euskal Bibliotekako fondoak zeintzuk diran eta zertarako erabilten diran azaldu eutseen.

Ostean, Idoia Tolosak eta Ziortza Artabek Fundazioak daukazan kartelak erakusteaz gainera, aurrerantzean, eurok oinarri hartuta, Unibertsitateak eta Labayru Fundazioak alkarregaz egin leikiezan egitasmoen gainean jardun eben berbetan.

0

Labayru Fundazioak #BOTABA Euskal Esamoldeen Erronka lehiaketea eratu dau azaroaren 8an hasita. Gaztea Irratiko Dida saioan emongo deutsagu hasierea eta eguaztenero egingo jako jarraipena bertatik. (gehiago…)