urtarrila 2018

0

Urtarrilaren 24an aurkeztu dogu Igorren, Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitza, Arratiako dantza-koplak izeneko liburua. Bertan parte hartu dabe Miguel Angel Etxebarria Mankomunitateko presidenteak, Jabier Kalzakorta egileak, eta Adolfo Arejita Labayru Fundazioko zuzendariak. (gehiago…)

0

Azken urteetan Areatzako udalagaz batera jardun dogu herriko toponimia batzen eta zabaltzen. Egitasmo horrek pauso bat baino gehiago euki dau, artxiboetako informazinoa batu lehenengo eta ahozko lekukotasunak gero.

Batutako horren erakusgarri bat herrian bertan aurkeztu zan abenduaren amaieran. Hemen ikusgai.

0

Egunotan argitaratu edo agertu ditugun barriak dirala-ta, Bizkaia Irratian alkarrizketatu dabez Gorka Insunza, itzulpen arloko arduraduna, eta Akaitze Kamiruaga, ondarekoa. (gehiago…)

0

Etniker Bizkaia etnografiako aldizkariaren 17. zenbakia argitaratu barri da, Labayru Fundazioko Etnografia arloko ikerketak zabaltzeko argitalpena. Bertan, saileko eta Etniker Bizkaia Taldeko kideen lanez ganera, inguruko beste ikertzaile batzuen lanak be agertzen dira. (gehiago…)