maiatza 2018

0

Euskaraldia euskeraren herri eta erakunde guztien hizkuntza ohiturak  astintzeko jaio da. Labayru Fundazioa Euskalgintzako Erakunde Sustatzaileen Taldean lanean dabil, gure arloan ekimenean parte hartuko daben ahalik eta ahobizi  eta belarriprest gehien aktibetako asmoz, baita irribiziak be. Hori dala-ta, Gasteizen maiatzaren 31an egin dan aurkezpenean parte hartu dogu. (gehiago…)

0

Euskera ikasten dabenen omenezko ekitaldi lez hasi ziran literaturearen klasikoak irakurtzen. Aurten, hamaikagarren edizinoan, euskara batuaren 50. urteurrena eta Euskaltzaindiaren 100. urteurrena be gogoan euki gura dauz hamabi orduko irakurraldia antolatzen dauan Bilbo Zaharra euskaltegiak.

Bizkaiereari be keinu bat egingo deutso aurten ekimenak, eta Txomin Agirreren Kresala liburua da irakurriko daben obra. Labayru Fundazioak Ondarroako idazlearen obra klasiko horren edizino barriztua argitaratu eban 2004. urtean, eta gura duenak Labayru dendan erosi leike.

Ehunka izango dira bagilaren 7an Arriagako irakurraldian bat egingo daben euskerazaleak, eta Labayruko langile eta ikasleak be han egongo dira, Ondarroako idazle klasikoaren Kresala esku artean. Urteroko modura, Labayruk be ekarpena egin gura deutso ekimenari, euskereari eta literatureari.

0

Bilbao-Metropoli 30-ek uria etorkizunera begira jartzen dihardu beharren. Bai langileen barruko beharrean, bai kanpora begira egiten diran hartu-emon eta jardueretan, gaztelania eta euskera daukez lan-hizkuntzatzat, baina ez maila berean. Hori dala-ta, euskerearen erabilera normalizetako plana egitea erabagi dabe.

Horretarako, gure teknikari batek diagnostikoa egin eta horren araberako plan estrategikoa diseinatu behar dogu. Lan-ildoak zehaztu ezeze, aurtengo kudeaketa-plana be prestauko dogu.

 

0

Lauaxeta ikastolako ikasle talde bat etorri da Labayrura irakasle bigaz, Iban Auzokoa eta Aitor Pagaldaigaz. Lehenengo Batxillerreko ikasleak dira: Irati Celada, Jon Castillo, Amaia Etxebarria eta Maider Rioja. Aurten, eskolako lan modura, euskera ikasteko proiektua landu dabe. Hori dala-ta, lan-batzarra egin dogu material hori alkarregaz bideratu ahal izateko.

Bai egitasmoari bai alkarlanari interesgarri eretxita, aurrera egiteko asmoa hartu dogu, egitasmoari forma emon eta aterateko moduak aztertzeko.

Batzarraren ostean liburutegiko bisitea egin dogu. Ikasleak interes handiagaz ibili dira dokumentu mota guztiak ikusten.