ekaina 2018

0

Aurten be gure ikasle-irakasle talde batek Arriagako irakurraldian parte hartu dau. Aurtengo irakurgaia hurrekoa dogu, Domingo Agirreren Kresala nobelea. Urte bakotxean irakurgai klasiko bat irakurten da egun osoan jarraian, gizarteko ordezkari mota guztiek parte hartzen dabela.

Bilbozarra euskaltegiak eratuta, euskera ikasteko ardurea eta kemena hartzen dabenak goraipatzeko ekimena da, eta honezkero bederatzi edizino bete ditu.

0

Arrigorriagako Udalagaz daukan hitzarmenari esker, Labayru Fundazioa orain hiru urte hasi zan udalerri horretako toponimia ikertzen. 2016 eta 2017an Foru Artxibategiko fondoen hustuketea egin zan; besteak beste Udal Saila, Atal administratiboa eta Protokolo notarialak errebisau ziran. Lan horri esker, 700 leku-izen inguru batu ziran, eta bide batez, toponimo bakotxak denporan zehar izan dituan izendapen desbardinak bildu dira.

Aurtengo egitasmoaren helburua batutako informazino horren ahozko kontrastea egitea da. Horretarako bideo-grabazinoen bidez, toponimoak banan-banan herriko lekukoakaz baieztu eta egiaztau behar dira. Hau da leku-izenek izan daben bilakaerea ezagutzeko modu zuzenena, eta izenak espazio jakin baten kokatzeko modua.

Arrigorriagak XX. mendean izan eban aldaketea kontuan hartuta, ez da lan erraza eskuartean daukaguna. Gure lekukoek ezagututako herria eta gaur egunekoa guztiz aldenduta dagoz; baserri, solo eta arlo gehienak desagertuta dagoz eta sarri ez da euren oroitzapenik geratzen.

Etorkizunean, bilketa bietatik jasotako informazinoagaz arautuko dira Arrigorriagako toponimoak.

0
Isabel Martin ikaslea praktikak egiten.

Ekainaren hasieran lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Ibaigane jauregian Athletic Clubak eta Labayru Fundazioak, eta euren izenean Patxi Xabier Fernández Athleticeko Komunikazino zuzendariak eta Adolfo Arejita Labayruko zuzendariak. Hitzarmenaren arabera, Labayru Fundazioak emoten dauen Itzulpen ikastaroan, aldi bereko interpretaritzako praktikak Athleticek San Mamesen daukazan kabinetan egingo dira.

Itzulpen-interpretaritzako ikastaroa 80 ordukoa. Teoria ezeze, praktikak be egiten dira. Labayruk badauka horretarako azpiegitura txiki bat, baina aurten ikasle-taldea handiagoa da eta beharrizanak be handitu egin dira. Kontuan hartuta Athleticek egitura egokia daukala horretarako, praktika ordu batzuk han egingo dabez ikasleek erakunde bion arteko hitzarmenari esker.

0
Argazkia: Eusko Ikaskuntza

Lehengo zapatuan, 2018ko ekainaren 2an, Eusko Ikaskuntzak oroigarri banagaz gogoratu eta omendu zituan Oñatin, 1918an sortu izan zan uri berean, beronen birsorkuntza edo birfundatzea 1978an bideratzen lagundu eben hasierako bazkideak, erakunde, alkarte eta lagunak. (gehiago…)