Urria 2020

0

Urria amaitzen doa, eta esan daiteke 2020/2021 ikasturtea martxa betean doala. Beste eskola batzuk aurrerago hasiko badira be, ikasturte honetan emongo ditugun ikastaro gehienak hasita dagoz. Beraz, une honetan lehenengo balantzea egiteko moduan gagoz, balantze positiboa hatan be. Izan be, bai enpresetan, bai euskaltegian bertan, iazko matrikulazinoari eutsi ezeze ikastorduetan gora egin dogu, eta hori, gagozan egoeran egonda, oso datu positiboa da.

 (gehiago…)
0

Bizkaiko Foru Aldundiak urtero antolatzen dauzen Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan, joan dan urriaren 24an, Bakioko Txakolingunean, Txakolina belaunaldiz belaunaldi bideoaren aurkezpena egin zan.

Aurten proposatu daben gaia Hezkuntza izan da, baina ez bakarrik eskola bidez egiten dan hezkuntza arautua, familian belaunaldiz belaunaldi egiten dan edukien transmisinoa be kontuan hartuta.

 (gehiago…)
0

Durangoko Udalbatzak Gurutzi Arregi herriko ‘alaba adoptibo’ izentetea ebatzi dau. Gurutzi Arregi maiatzaren 6an hil zan, etnografian behar handia eginda. Labayru Fundazioaren sortzailea, Etniker taldeetako kide eta koordinadorea, Gerediaga Elkarteko kidea, Eusko Ikaskuntzakoa… Kultura arloan ibili izan da Gurutzi bizitza osoan, alkarte eta erakundeetan ibilbide luzea eginaz.

 (gehiago…)
0

Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak urriaren 23an Zuzendaritza barriztau dau hurrengo lau urteetarako. Hor da Adolfo Arejita, Labayruko zuzendaria, oraingoan idazkari karguan.

Adolfo lehendik dago Euskaltzaindiaren zuzendaritza taldean, orain arte IKER sailburu moduan. Ardura hori Miriam Urkia sartubarriak hartu dau. Eurakaz batera egongo dira Jean-Baptiste Coyos, buruordea; Roberto González de Viñaspre, diruzaina; eta Sagrario Aleman, JAGON sailburua. Euskaltzainburua, ostera, barriro be Andres Urrutia.

Talde honetan Miriam eta Roberto barriak dira, Xarles Videgainek eta Xabier Kintanak itxitako lekuak hartuta.