Kategoria: Etnografia

0

Bediako ondarea ezagutzeko eta zabaltzeko hainbat lan egin ditugu bertako udalaren laguntzaz. Azkenengo aldian, aurretik egindako bideoen lagungarri diran liburuxkak prestau ditugu, hiru guztira. Aurten egin dogu hirugarrena, Murtatza auzotik doan ibilbidea erakusten dauen bideoaren osagarri dana.

 (gehiago…)
0

Joan dan urtean mendeurrena ospatu eban Anuario de Eusko Folklore/Eusko Folklore Urtekaria aldizkariak, 1921ean argitaratzen hasi zana José Miguel de Barandiaranen bultzadaz. Hori dala-ta, ale berezia prestau dabe, bai ehun urteko ibilbideari begiratua egiteko, bai etorkizunerako oinarriak finkatzeko be.

 (gehiago…)
0

Alberto Santana euki dogu gaur Labayrun bertako beharginentzat prestakuntza-saioa egiteko. Gure ondareko egitasmoen artean hainbat gai jorratzen ditugu, tartean baserriei buruzkoak. Alberto aditua da baserrien gaian, besteak beste tesi doktorala horretaz egin eban eta.

 (gehiago…)
0

Gaur, otsailak 28, Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren webgunea aurkeztu da Itsasmuseumeko Daniel Zuloagaren muralaren aurrean: atlasetnografico.labayru.eus. Atlas Etnografikoa osotzen daben zortzi liburukiak digitalizatu dira, eta hemendik aurrera gura dauen guztiak eskura daukaz.

 (gehiago…)