Kategoria: Literatura

0

Idatz & Mintz aldizkariaren udako zenbakia argitaratu barri dogu, 68garrena honezkero. 61 orritan zehar, hainbat eratako irakurgaiak aurkituko ditu hurreratzen danak.

Azaleko irudia Enrique Morentek egindakoa da. Mamimean sartu ezkero, narrazinoa da nagusi: Miren Agur Meaberen “Leihoak”, Patxi Zubizarretaren “Goyaren txakurra Beiruten”, Lourdes Unzuetaren “Adio sekulako”, Jesus Etxezarragaren “Bilbo eta kolore-lerroak”, Inaxio Lopez de Aranaren “Visirekin bixi-bixi”, Iratxe Ormatza Imatzen “Hankea eta tintea”. (gehiago…)

0

Itxialdi honetan oso harrera ona euki dabe “Ipuingintza eta kontalaritza” eta “Euskal kantu eta jolasak” ikastaroek. Maiatzaren 11an hasi dira biak, linean.

Lehen aurrez aurre eskaintzen genduzan ikastaroetatik abiatuta, teoria egokitu eta material barria sortu da. Horretara, lehenengoz eskaintzen diran ikastaro biok interesatu guztientzat zabalik dagoz. (gehiago…)

0

Litterae Vasconicae aldizkariaren 17. zenbakia argitaratu barri dogu. Ale honetan Frai Juan Zumarragakoaren euskerazko eskuizkribu baten barri dator. Izan be, Durangoko Klaratarren komentuko liburuen arteko baten, Frai Juanek eskuz idatzitako testu bat aurkitu dabe, lehenago be ezaguna zana dana dala. Testu horretan klaratarrek zina egiteko irakurten ebena agertzen da euskeraz, XVI. mendeko testua. Sebas Gartzia Trujillok testuingurua azaldu eta ostean, Adolfo Arejitak hizkuntzaren aldeko oharrak egin ditu. Aldizkariaren azalean Durangoko Lariz dorretxea agiri da, Frai Juanen amaren jaiotetxea. (gehiago…)

0

Labayru Fundazioak ateraten dauen Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 67. zenbakia argitaratu barri da, hainbat eduki dituala. Genero ezbardinetan, bai itzulpena bai sorkuntza idazlanak, eta herri literaturako ekarpen barriak. Azaleko irudian Enrique Morentek barruko idazlanen irudiak jaso ditu. (gehiago…)