Kategoria: Barriak

0

Irailaren 6an Bilboko Udalak eta uriko 17 euskaltegiek euskerea ikasteko kanpainea aurkeztu dabe. ‘Euskarari bai’ lelopean, bilbotarrek 17 euskaltegietakoren baten euskerea ikasteko matrikula egitera konbidau dabez. Bertan izan dira Eider Inunziaga, Euskarako, Herritarren Arretako eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia, eta euskaltegien ordezkariak. (gehiago…)

0

Idatz & Mintz Literatur atalen sorta aldizkariaren ale barria atera dogu udan. 74garrena egiten dau, 1982an sortu zanetik eten barik atera da-ta. (gehiago…)

0

Ekainaren 20tik uztailaren 6ra bitartean, ikastaro berezia emongo dogu, C1 maila gainditzeko azterketa idatzia gainditu dabenei zuzenduta. Ikastaro horretan ahozkoa landuko da, azterketako hurrengo probara begira.

 (gehiago…)

0

Miguel Zugaza Labayruko laguntzailea da eta Arte Ederren Museoko zuzendaria. Hitzaldia egin dau gizartearen garrantziaz kulturea sortzen eta zabaltzen, Labayru abiapuntutzat hartuta.

Miguel Zugazak etxean umetatik bizi izan dau Labayruren sorrerea, garai bereko beste hainbat erakunderen sorrereagaz batera. Oroipenek ume eta gazte sasoira eroaten dabe, orduko kultura-giro bizi-bizira, eta sortzaile handi-handiengana.

 (gehiago…)