ekaina 2017

0

Euskerazaleak Alkarteak aurten 50 urte bete dituala-ta, urtearen barruan ekitaldi batzuk eratu ditugu. Gizarte-ekintza bat egin zan maiatzaren 15ean Bilbon, eta liburu bat argitaratuko da urtearen barruan.

Sorrerako momentua, giroa, sortzaileak, ibilbidea… gogoratzeko unea da aurten. Eta horri buruzko alkarrizketa argitaratu da Bilbao periodikuaren Pergola gehigarrian, ekaineko alean.

Artikulua.

0

Ikusi bideoa.

Joan dan ekainaren 15ean aurkeztu zan Berrizen, Besoita auzoan, Besoitaormaetxea baserriari buruz egin dogun bideoa: Besoitaormaetxea: euskal baserriaren jatorria eta oinarria.

Lan hau Berrizko Udalak eskatutakoa izan da, eta bertan Gerediaga Elkarteak, Gakoa: kultura eta ondarea enpresearen bidez, baserri horretan egindako ikerketaren ondorioak erakusten dira. Ikerketeak Besoitaormaetxeak, etxolatik baserri ederrera heldu arte mendeetan egindako ibilbidea aztertu dau. (gehiago…)

0
Jon Kortazar, Sebas Gartzia Trujillo, Andres Urrutia eta Angel Mari Unzueta.

Aspaldian hasi zan Sebas Gartzia Trujillo fedearen gaia gure literaturako idazleek zelan landu eta adierazi daben aztertzen. Hainbat lan egin ditu, Labayruko aldizkarietan be argitaratu izan ditu holangoak.

Orain hamaika idazlerik handienetakoak aukeratu, eta euren lanak sakon aztertu ditu. Horregaz atondu dau Hamaika euskal literato eta Jainkoa izeneko liburua. Liburu mardula, ederra, zehatz landua, Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu dauena.

Ekainaren 15ean aurkezpena egin eben, egileagaz batera zirala Jon Kortazar, EHUko irakaslea; Andres Urrutia, euskaltzainburua; eta Angel Mari Unzueta, Eleizbarrutiko bikarioa.

 

0

Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Bingen Zupiria sailburuaren bisitaren laburpena iruditan.

Ikusi bideoa.

Adolfo Arejita Labayruko zuzendariaren berbak.

Iñigo Urkullu Lehendakariaren berbak.