Aurten be urrian Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Bizkaia osoan. Aurtengo gaia hau da: ‘Paisaia bizia. La construcción de los paisajes naturales’. Programa ezin zabalago eta ugariagoa egongo da danon eskura. Herrian, eskualdean, Bilbon, nahinon hitzaldiak, aurkezpenak, ibilaldiak, bisita gidatuak… (gehiago…)
Joan dan ekainaren 15ean aurkeztu zan Berrizen, Besoita auzoan, Besoitaormaetxea baserriari buruz egin dogun bideoa: Besoitaormaetxea: euskal baserriaren jatorria eta oinarria.
Lan hau Berrizko Udalak eskatutakoa izan da, eta bertan Gerediaga Elkarteak, Gakoa: kultura eta ondarea enpresearen bidez, baserri horretan egindako ikerketaren ondorioak erakusten dira. Ikerketeak Besoitaormaetxeak, etxolatik baserri ederrera heldu arte mendeetan egindako ibilbidea aztertu dau. (gehiago…)
Mintzolak eratuta, urriaren 27an jardunaldia egin dabe Villabonan kantu tradizionalak batu eta gordeten jarduten daben lau erakundek. Hizlariak izan dira Maite Deliart Euskal Kultur Erakundearen izenean; Jon Bagues Eresbilen zuzendaria; Jean Mixel Bedaxagar Sü Aziako burua eta Igone Etxebarria Labayru Fundazioaren ordezkari. Gai-jartzaile Nere Erkiaga, Xenpelar Dokumentazio Zentrokoak jardun dau. (gehiago…)
Joan dan urriaren 14an, Altamirako liburutegian, Busturian etxetik kanpo dokumentalaren aurkezpena egin genduan. Hainbat lagun batu ginan: egitasmoan parte hartu daben lekukoak; herritarrak; Udaleko arduradunak Aitor Aretxaga, alkatea, Idoia Etxebarria eta Naiara Ruiz, zinegotziak; eta Labayru Fundazioko ordezkariak Adolfo Arejita, zuzendaria, eta Akaitze Kamiruaga, egitasmoaren arduraduna eta egilea.