abendua 2016

0

BBK Azoka webgune bat da, BBK Fundazioak azoketako produktoreen lana agirira ekarteko sortua. Hainbat eduki ditu, ekoizleei buruz, azokei buruz, errezetei buruz… Labayru Fundazioan artikuluak sortzen hasi gara nekazaritzako gaiakaz lotuta.

Lehenengo kolaborazinoa Bilboko Santo Tomas azokari buruzkoa izan da. Akaitze Kamiruagak Bilboko tradizino horri buruzko artikulua prestau dau, lehenagoko ohiturak eta oraingo erakusleen lekukotasunak kontuan hartuta. Ikusi hemen artikulua.

Datorren urterako egitekoa izango da hilerik hile artikulu laburrak prestatzea, eta lantzean behin artikulu luze-sakonagoak.

0

Aurten Galdakaoko Udalarentzat liburuxka bi egin ditugu, aurretik egindako bideo banatan oinarrituta. Bakotxean herritik egiteko ibilbide bat erakusten da: Elexalde ingurutik bata, Bekea-Arteta-Usansolo inguruetatik bestea.

Abenduaren 17an, herriko liburu-azokako egitarauaren barruan, liburuxka bien aurkezpena egin eban Igone Etxebarriak. Zuztarretatik ahora egitasmo orokorrean, urtero-urtero ekintzaren bat egiten da, eta aurten argitalpen bi horreek izan dira egitasmorako ekarpena.

Liburuxka bakotxean ibilbide bat erakusten da: mapa, jakingarriak, argazkiak, informazino orokorra… Edozeinek herria ezagutu ahal izan dagian eta baita be ibilbidea egin ahal izateko.

Errupin Jauregi zinegotziak eskerrak emon eta bertaratutakoei banatu egin eutsezan.

0

Joan dan barikuan, abenduaren 16an, Berriatuko Kultur Etxeko aretoan, herriko lanbide zaharren gaineko bideoa aurkeztu genduan.

Horretarako lehenengo berriatuarren artean lanbide desbardinetan ibili izan diran lekukoen testigantzak jaso doguz, guztira 30 orduko grabazinoak egin dira. Lekukoen artean errementariak, perratzaileak, arotzak, fundizino lanetan ibilitakoak, idi-probetako arlokoak, joskileak, etab. izan dira. Lanbideok, edo lanbiodetan jarduteko era batzuk behintzat, galtzen doaz. Horregaitik, oso garrantzitsua da oraintsura arte beharren ekin deutsienen lekukotasunak hartzea, informazinoa emoteko protagonisten ahotik zuzen-zuzenean.

Bideoa egitasmo honetako lehenengo emaitza da. Ordu erdiko emonaldian batutako informazinoaren ale hautu batzuk erakutsi dira.

Egitasmo hau Goikolau Kultur Elkarteak sustatutakoa da, Berriatuko Udalaren, Cicautxo enpresaren, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntasunagaz.

Bertan alkartu ziran Goikolau Kultur Elkarteko kide ugari, Julene Garate zinegotzia eta Labayru Fundazioaren izenean Adolfo Arejita eta Akaitze Kamiruaga.

0

Jabier Kalzakortak liburua aurkeztu dau abenduaren 15ean Bilbon, Foru Liburutegian. Liburuan Lea-Artibaiko herri ipuinen antologia bat egin dau ‘Bizkaiko kondairak’ bildumaren barruan.

Bera markinarra izanik, Lea-Artibaiko tradizinoaren iturririk esanguratsuenetara jo dau corpusa osotzeko. Markina, Lekeitio, Ondarroa eta Aulestiko ipuinak aukeratu ditu, han eta hemen lehenago argitaratutakoen artean.

Bilduma berean argitaratu izan dira Bilboko, Gorbeiako eta Durangaldeko ipuinak. Seve Calleja koordinadorea dala, Bizkaiko eskualdeetako ahozko tradizinoaren barri emota dau helburu.

Argitalpena euskeraz eta erderaz egin da, liburu berean edizino biak dagozala.